Friday, September 15, 2006

Kaixo lekeitiarroi!

Jon Zarate naiz, Lekeitio F.T.ko jokalaria. Orrialde hau gure taldearen nondik norakoak kontatzeko prestatu dut. Asteroko partiden kronikak egiten ahaleginduko naiz herritarrok taldearen informazioa jaso dezazuen.

Aurten inoiz egon garen mailarik altuenera bueltatu gara, Ohorezko Mailara. Nahiz eta aurreko denboraldian gurekin igoera lortu zuten jokalari garrantzitsuek taldea utzi, besteak beste, Aitor Izagirrek, IƱigo Markesek, Ibon Gonzalezek (Perkuk), Jon Etxebarriak (Bitok) eta Joseba Plazak. Batzuek lanagatik, beste batzuk jada nekatu direlako eta baten batek arazo fisikoengatik utzi gaituzte. Jokalari guzti horiei orain gaudenon izenean eskerrak eman nahi dizkiet, beraien ahalegina barik ez ginatekelako gauden lekuan egongo. Guretzat aurtengo urtea opari bat da, dastatzeko irrikitan gauden "karamelo" goxoa.

Joandakoen hutsunea betetzeko jende berria gehitu da plantilara. Gainera, guztiak dira herrikoak eta zin dagizuet herriko jendea dela fitxaketarik onena. Batetik, Eneko Elordi etorri da, garai batean hegaletik egiten zituen korrikaldiak berriz errepikatu eta ikusleak aho zabalik usteko asmotan. Maila izugarria duen jokalaria da Eneko, nik ez dut jokatzen asko ikusi baina berarekin entrenatu dudan hilabete eta erdian bizkortasun izugarria eta teknika eta jaurtiketa zoragarria dituen jokalatia iruditu zait. Gainera hirugarren mailan ibili izanak esperientzia eman dio eta ez da aurkariekin kokiltzen den horietakoa, ongi etorri Eneko!!! Bestetik, Kristian Arantzamendi ere bueltatu da, aspaldi futbola utzita eduki arren lehen egunean besteko ilusioarekin bueltatu da. Kristian zelai erdirako erreferentzia garrantzitsua da guretzat, goitik oso indartsua da eta area ertzetiki jaurtiketa indartsua dauka. Talde giroa ona sortzeko jokalari ezin hobea eta zelaian dena uzten duen horietakoa da Kristian. Gainera, Iza ordezkatuz aurten bera da gure "aitxitxa", dena den, aitxitxa izatea oraindik urruti daukazu, lehendabizi aita izan behar zara, beraz animo eta ongi etorri zeuri ere!!! Bi hauez gain ez ditzagun ahaztu jubeniletik igotako gazteak: Odei, Aitzol, Egoitz, Koldo eta Peru. Beraiei esker ilusioz beteriko talde konpetitiboa antolatzea lortu dugu. Gainera zeuek zarete Lekeitioren etorkizuna eta aurrean daukazuen aukera beldurrik gabe aprobetxatu. Nire ustez, maila eman dezaketen jokalariak dira eta zaharragoak garenoi gaztetasuna kutsatzen digute. Ongi etorri baita ere Bogdan Vierori, errumaniatik Lekeitiora bizitzera etorii eta taldean barneratu den gazteari. Bogdanek internazionaltasun kutxua ematen digu eta ingelesa praktikatzeko aukera ere bai, ongi etorri Bogdan.

Jarraituz, aurreko urtean geundenok gelditzen gara. Alde batetik "rockero" zaharrak gaude (Xabi, Josu, Alejo, Pello, Txiki, Asier, Egoitz, Iker, Anakabe, Oliba, Imanoltxu eta Olabe) eta bestetik aurten gure taldearen sostengua izango diren hiru jokalari aipatu nahi nituzke: momentu honetan lesionaturik dagoen arren pare bat hilabete barru Ohorezko Mailako zelai erdiko jokalari onena izango den Aitor. Mutil onen ezaugarriak bilatzea oso zaila da, fisikoki izugarria, buruz ondo doana eta teknika apartekoa. Bestetik Pello Arrillaga, bere adinerako (oraindik jubenila da) heldutasun handia duen jokalaria, batzuetan hotza, baina taldeak behar duenean beti agertzen den horietakoa da, gainera, fisikoki gure jokalari onena, bonba bat da, aupa arbol!!! Eta azkenik, lekeitio F.T.ko arribitxia, Xanti. Batean futbolean jakitun bati zera entzun nion: Julen Guerrero ezagutzera eman zenetik ikusi dudan bizkaiko jokalari onena da, momentuz hori esatea gehiegitxo dela iruditzen zait, baina benetan diotsuet Xanti dela gure taldean talento gehien duen jokalaria, gainontzekoa bere esku dago. ANIMO XANTI!!!

Eta azkenik, zuzendaritza Tabero buru duela eta proiektu honen arduradun diren biak zoriondu nahi ditut, zorionak Jon (prestatzaile-jokalaria) eta Xabi (entrenatzailea)!!! Beraiek erakutsi digute izenak baino gehiago balio duela izanak eta guk izen asko eduki ez arren izan gehien dugun taldea gara, horretan ez dut dudarik.

Beraz, hori da aurten daukaguna. Orain jarraitzaileon laguntza behar dugu, badakit Ohorezko milako bazkide kopuru handienetako taldea garela. Jende askorentzat diru asko izan daiteke bazkide egitea baina asteburu bat etxean geldituta urte osorako sarrera dohainik lortu deakezula kontutan izan.

Beraz, 15ean behin larrotegin ikusi nahi zaituztet, larrotegi infernua bihurtu behar dugu gainontzeko taldeentzako eta Lekitxo anomatu behar dugu. Eskerrik asko Lekeitio F.T. bihotzean daramazuen guztioi,

AUPA MANOLO ETA BERE BONBO!!! LEKIIIIIIIIIITXO, IEUP!!!!!

0 Comments:

Post a Comment

<< Home