Friday, September 29, 2006

TXURI BETI GEUGAZ!!!

Kaixo Gorka,

Badakigu zauden lekutik lerro hauek irakurriko dituzula. Gutun hau maite zaitugun guztion omenaldia da, beraz, tentuz irakurri futbol taldeko lagunei bihotzetik ateratzen zaizkigun hitz hauek.

Hasteko zure aita, ama eta arrebari momentu hauek gainditzeko indarra, jarraian zure familiakoei besarkada handi bat, ondoren kuadrilakoei milaka mosu eta azkenik lekeitiar guztiei gure irribarrerik politena.

Aurreko urtean zu gure alboan zinela zerua ezagutu genuen, makina bat gol ospatu genituen, izerdiaz irabazitako alaitasuna bizi izan genuen. Irailaren 25ean aldiz, infernua zer zen jakin genuen, ordura arte infernutzat beste zeozer geneukan, aspaldiko urteetan infernua guretzat ahalegindu arren partida bat bestearen atzetik galtzea, taldea taularen azken postuetan ikustea eta asteartero Cantera Deportivan “El Lekeitio vuelve a perder irakurtzea zen”.

Zuk gauza asko erakutsi dizkiguzu, baina batez ere azpimarratuko genukena laguna izatea zer den egunero praktikan jartzen zenuela da. Bestalde, zure umorea goraipatu nahi dugu, liga guztian ez zegoen alejok eta zuk jarritako moterik ez zuen jokalaririk.

Orain ezingo zaitugu ikutu, ezingo dizugu ostikorik jo, ezta zure txisteekin barre egin ere. Baina badakigu gure bihotzetan betirako egongo zarela eta zuk bidalitako indarrak egunero-egunero pertsona hobeak izaten lagunduko digula.

ESKERRIK ASKO TXURI!!!

BETI GEUGAZ!!!

0 Comments:

Post a Comment

<< Home