Saturday, September 30, 2006

LEKEITIO - LEIOA BIGARREN JARDUNALDIA

LEKEITIO – LEIOA          3 - 2

Larrotegi futbol zelaian 2006ko irailak 30ean arratsaldeko 5etan

Lekeitioren hamaikakoa: Karni, Elorza, Akarregi, Zarate, Alejo, Odei, Arrillaga, Elordi, Xanti, Alonso eta Aboitiz.

Golak: Alonso, Zarate, Aboitiz (denak lehenengo zatian)

Aldaketak: Peru Elordiren ordez, Anakabe Alonsoren ordez eta Oliba Xantiren ordez


Gaur arratsaldean Larrotegin partida polita ikusteko aukera izan dugu. Batez ere lehenengo zatian. Bost golak lehenengo zatian sartu dira. Prestaturiko korner batean 10. minutu inguruan Leioak gola sartu du, area hertzera atera dute eta atzetik etorrita bolea polita jo du leioako ezkerreko lateralak. Dena den, Lekeitio ez da behera etorri eta alboko sake batean Leioako defentsen ulertze falta aprobetxatuz Alonsok buruz gola sartu du. Handik gutxira Alonso bigarren palora ateratako faltak zutoina jo du. Leioa baloi luzeekin ahalegindu da, beraien aurrelariaren altuera aprobetxatu nahian, lehen zatiko 25-30. minutu inguruan Alonsok lehen zutoinera ateratako falta Zaratek burukada indartsuz sareetara bota du baloia. Hiruz-palau minutura, Leioak amaitu ez duen jokaldia aprobetxatuz kontraeraso polita antolatu du, Xantik Aboitizi pase zoragarria sartu eta atezainaren irteera gaindituz baselina bat eginez hirugarrena sartu du. Azkenik lehen zatia amaitzear zegoela alboko sake batean Inhuma leioako aurrelariak baloia jaso, gorputza erabiliz buelta ematea lortu du eta 11 zenbakiari pase hederĂ¡ sartu dio karniren aurrean bakarrik utziaz. Atsedenean 3-2ko emaitza erakusten zuen markagailuan.

Bigarren zatian Lekeitiok helburutzat gol gehiago ez jasotzea duela atera da, partida askoz trabatuagoa bihurtu da eta Larrotegikoek emaitzari eutsi ahal izan diote. Bigarren zati honetan Leioak ere ez du aukera garbiegirik izan eta Lekeitio partida hiltzen ahalegindu da. Aldaketak guztiak bigarren zatian egin dira.

Esan beharra dago partida hasieran Txuriri homenaldi bero eta hunkigarria egin zaiola, berarekin jokatu duten jokalari gehienak zelaira atera eta bere argazkia zeraman camiseta batekin gogoratu dute Gorka. Gaurko garaipenean Txurik parte hartu duela argi dago, jokalariak inoiz baino motibatuago agertu dira. Argi dago garaipena berari esakinia izan dela.

0 Comments:

Post a Comment

<< Home