Monday, July 09, 2012

LEKEITIO F.T. PREFERENTERA

Beti esaten da notizi txar batek on bat dakarrela. Bada asteburu honetan esaera zaharra bete egin da. Zoritxarrez Lemona S.D.-k zor duen dirua dela eta ezin izan dio kirol merituz dagokion mailari eutsi eta 3. erregionaletik hasi beharko du datorren urtean. Hori dela eta, hainbeste Lekeitiarrek bihotzean daramagun Larrotegiko gure Futbol Taldearen seniorrak Preferente mailara igo dira. Izan ere, 2011-2012 denboraldian 1. erregionaleko 3. talderik onena izatearren goragoko mailako hutsunea beteko du. Zorionak Puente eta Erki egindako lanagatik.

Bestalde, zoriondu beharra dauzkagu kadeteen eta jubenilen taldeak, hauek ere maila bat igotzea lortu dutelako. Azpimarragarria Egoitz Akarregiren agindupean jubenilek egin duten denboraldia eta Klub-aren ibilbide laburrean historikoa den lorpena eskuratu dutelako, "Liga Vasca"-ra igotzea. Datorren urtean Euskal Herriko talderik onenekin lehiatzeko aukera izango dute.

Azkenik, animo guztiak Lemonakoei, merezi duten lekura lehenbailehen bueltatu daitezen. Lemoakoak guztiontzako ejenplua izan dadila. Hau da, taldeen helburu nagusia ez da maila igotzea izan behar, baizik eta bakoitzaren balaibide ekonomikoetara moldatuz ahalik eta talde konpetitiboena sortzen ahalegindu beharko litzateke. Futboletik ez genuke aberasteko intentziorik eduki behar, futbola disfrutatzeko eta kasu batzuetan, maila profesionalagoetan, bizitzeko modu bat izan daiteke, baina inor aberastu barik.

AUPA LEKITXO TRAKATRA!!!!

0 Comments:

Post a Comment

<< Home