Monday, July 09, 2012

LEKEITIO F.T. PREFERENTERA

Beti esaten da notizi txar batek on bat dakarrela. Bada asteburu honetan esaera zaharra bete egin da. Zoritxarrez Lemona S.D.-k zor duen dirua dela eta ezin izan dio kirol merituz dagokion mailari eutsi eta 3. erregionaletik hasi beharko du datorren urtean. Hori dela eta, hainbeste Lekeitiarrek bihotzean daramagun Larrotegiko gure Futbol Taldearen seniorrak Preferente mailara igo dira. Izan ere, 2011-2012 denboraldian 1. erregionaleko 3. talderik onena izatearren goragoko mailako hutsunea beteko du. Zorionak Puente eta Erki egindako lanagatik.

Bestalde, zoriondu beharra dauzkagu kadeteen eta jubenilen taldeak, hauek ere maila bat igotzea lortu dutelako. Azpimarragarria Egoitz Akarregiren agindupean jubenilek egin duten denboraldia eta Klub-aren ibilbide laburrean historikoa den lorpena eskuratu dutelako, "Liga Vasca"-ra igotzea. Datorren urtean Euskal Herriko talderik onenekin lehiatzeko aukera izango dute.

Azkenik, animo guztiak Lemonakoei, merezi duten lekura lehenbailehen bueltatu daitezen. Lemoakoak guztiontzako ejenplua izan dadila. Hau da, taldeen helburu nagusia ez da maila igotzea izan behar, baizik eta bakoitzaren balaibide ekonomikoetara moldatuz ahalik eta talde konpetitiboena sortzen ahalegindu beharko litzateke. Futboletik ez genuke aberasteko intentziorik eduki behar, futbola disfrutatzeko eta kasu batzuetan, maila profesionalagoetan, bizitzeko modu bat izan daiteke, baina inor aberastu barik.

AUPA LEKITXO TRAKATRA!!!!

Tuesday, October 17, 2006

ERANDIO - LEKEITIO 1 - 0

Ate-Gorri futbol zelaian 2006ko urriak 12an goizeko 11,15etan

Lekeitioren hamaikakoa: Karni, Akarregi, Zarate, Alejo, Odei, Olabe, Arrillaga, Anakabe, Xanti, Alonso eta Oliba.

Aldaketak: Elorza Akarregiren ordez, Antxon Anakaberen ordez eta Arnaitz Alonsoren ordez

Aurreko asteko porrotaren ostean Lekeitiarrak sentsazio onak berreskuratzera atera dira Ate-Gorriko berdegunera. Erandiok zelaia oso ondo zabaldu du eta baloiaren jabetza berea izan da ia partidu guztian zehar. Aukera argiak izan dituzte bat baino gehiago sartzeko, dena den, karnik geldiketa onak burutuz bertan bera utzi ditu.

Lehen zatian Lekeitiok ere bi aukera garbi huts egin ditu, bietako bat sartu balitz beharbada partidaren emaitza beste bat izando litzateke. Aste honetan behintzat, talde itxura eman dute kostaldekoek eta erasoan gutxi egin arren ez dute berdinketa urruti izan.
LEKEITIO – BERRIZ 0 - 6

Larrotegi futbol zelaian 2006ko urriak 7an arratsaldeko 5etan

Lekeitioren hamaikakoa: Karni, Akarregi, Zarate, Alejo, Odei, Olabe, Arrillaga, Elordi, Xanti, Alonso eta Aboitiz.

Aldaketak: Elorza Akarregiren ordez, Oliba Xantiren ordez eta Anakabe Alonsoren ordez

Gaur arratsaldean larrotegin Lekeitiok izugarrizko jipoia jaso du Berrizen eskutik. Hasiera hasieratik ikusi da kostaldekoek gaurkoan ez zutela burua partidan jarrita. Agresibitate eta aktitude falta larria erakutsi dute. Nahiz eta marrazainen lana ere traketsa izan den, lekeitiokoek ez daukate inongo justifikaziorik erakutsiriko irudiaren aurrean.

Lehenengo zatia 2-0 bukatu ostean, bigarren zatia gogotsu hasi dira kostaldekoak, baina izandako aukera apurrak ez dituzte aprobetxatu eta Berrizek hirugarrena sartu duenean lekeitiarrek besoak jaitsi eta “RIDIKULOA” egin dute.

Saturday, September 30, 2006

LEKEITIO - LEIOA BIGARREN JARDUNALDIA

LEKEITIO – LEIOA          3 - 2

Larrotegi futbol zelaian 2006ko irailak 30ean arratsaldeko 5etan

Lekeitioren hamaikakoa: Karni, Elorza, Akarregi, Zarate, Alejo, Odei, Arrillaga, Elordi, Xanti, Alonso eta Aboitiz.

Golak: Alonso, Zarate, Aboitiz (denak lehenengo zatian)

Aldaketak: Peru Elordiren ordez, Anakabe Alonsoren ordez eta Oliba Xantiren ordez


Gaur arratsaldean Larrotegin partida polita ikusteko aukera izan dugu. Batez ere lehenengo zatian. Bost golak lehenengo zatian sartu dira. Prestaturiko korner batean 10. minutu inguruan Leioak gola sartu du, area hertzera atera dute eta atzetik etorrita bolea polita jo du leioako ezkerreko lateralak. Dena den, Lekeitio ez da behera etorri eta alboko sake batean Leioako defentsen ulertze falta aprobetxatuz Alonsok buruz gola sartu du. Handik gutxira Alonso bigarren palora ateratako faltak zutoina jo du. Leioa baloi luzeekin ahalegindu da, beraien aurrelariaren altuera aprobetxatu nahian, lehen zatiko 25-30. minutu inguruan Alonsok lehen zutoinera ateratako falta Zaratek burukada indartsuz sareetara bota du baloia. Hiruz-palau minutura, Leioak amaitu ez duen jokaldia aprobetxatuz kontraeraso polita antolatu du, Xantik Aboitizi pase zoragarria sartu eta atezainaren irteera gaindituz baselina bat eginez hirugarrena sartu du. Azkenik lehen zatia amaitzear zegoela alboko sake batean Inhuma leioako aurrelariak baloia jaso, gorputza erabiliz buelta ematea lortu du eta 11 zenbakiari pase hederá sartu dio karniren aurrean bakarrik utziaz. Atsedenean 3-2ko emaitza erakusten zuen markagailuan.

Bigarren zatian Lekeitiok helburutzat gol gehiago ez jasotzea duela atera da, partida askoz trabatuagoa bihurtu da eta Larrotegikoek emaitzari eutsi ahal izan diote. Bigarren zati honetan Leioak ere ez du aukera garbiegirik izan eta Lekeitio partida hiltzen ahalegindu da. Aldaketak guztiak bigarren zatian egin dira.

Esan beharra dago partida hasieran Txuriri homenaldi bero eta hunkigarria egin zaiola, berarekin jokatu duten jokalari gehienak zelaira atera eta bere argazkia zeraman camiseta batekin gogoratu dute Gorka. Gaurko garaipenean Txurik parte hartu duela argi dago, jokalariak inoiz baino motibatuago agertu dira. Argi dago garaipena berari esakinia izan dela.

Friday, September 29, 2006

TXURI BETI GEUGAZ!!!

Kaixo Gorka,

Badakigu zauden lekutik lerro hauek irakurriko dituzula. Gutun hau maite zaitugun guztion omenaldia da, beraz, tentuz irakurri futbol taldeko lagunei bihotzetik ateratzen zaizkigun hitz hauek.

Hasteko zure aita, ama eta arrebari momentu hauek gainditzeko indarra, jarraian zure familiakoei besarkada handi bat, ondoren kuadrilakoei milaka mosu eta azkenik lekeitiar guztiei gure irribarrerik politena.

Aurreko urtean zu gure alboan zinela zerua ezagutu genuen, makina bat gol ospatu genituen, izerdiaz irabazitako alaitasuna bizi izan genuen. Irailaren 25ean aldiz, infernua zer zen jakin genuen, ordura arte infernutzat beste zeozer geneukan, aspaldiko urteetan infernua guretzat ahalegindu arren partida bat bestearen atzetik galtzea, taldea taularen azken postuetan ikustea eta asteartero Cantera Deportivan “El Lekeitio vuelve a perder irakurtzea zen”.

Zuk gauza asko erakutsi dizkiguzu, baina batez ere azpimarratuko genukena laguna izatea zer den egunero praktikan jartzen zenuela da. Bestalde, zure umorea goraipatu nahi dugu, liga guztian ez zegoen alejok eta zuk jarritako moterik ez zuen jokalaririk.

Orain ezingo zaitugu ikutu, ezingo dizugu ostikorik jo, ezta zure txisteekin barre egin ere. Baina badakigu gure bihotzetan betirako egongo zarela eta zuk bidalitako indarrak egunero-egunero pertsona hobeak izaten lagunduko digula.

ESKERRIK ASKO TXURI!!!

BETI GEUGAZ!!!

Friday, September 15, 2006

Kaixo lekeitiarroi!

Jon Zarate naiz, Lekeitio F.T.ko jokalaria. Orrialde hau gure taldearen nondik norakoak kontatzeko prestatu dut. Asteroko partiden kronikak egiten ahaleginduko naiz herritarrok taldearen informazioa jaso dezazuen.

Aurten inoiz egon garen mailarik altuenera bueltatu gara, Ohorezko Mailara. Nahiz eta aurreko denboraldian gurekin igoera lortu zuten jokalari garrantzitsuek taldea utzi, besteak beste, Aitor Izagirrek, Iñigo Markesek, Ibon Gonzalezek (Perkuk), Jon Etxebarriak (Bitok) eta Joseba Plazak. Batzuek lanagatik, beste batzuk jada nekatu direlako eta baten batek arazo fisikoengatik utzi gaituzte. Jokalari guzti horiei orain gaudenon izenean eskerrak eman nahi dizkiet, beraien ahalegina barik ez ginatekelako gauden lekuan egongo. Guretzat aurtengo urtea opari bat da, dastatzeko irrikitan gauden "karamelo" goxoa.

Joandakoen hutsunea betetzeko jende berria gehitu da plantilara. Gainera, guztiak dira herrikoak eta zin dagizuet herriko jendea dela fitxaketarik onena. Batetik, Eneko Elordi etorri da, garai batean hegaletik egiten zituen korrikaldiak berriz errepikatu eta ikusleak aho zabalik usteko asmotan. Maila izugarria duen jokalaria da Eneko, nik ez dut jokatzen asko ikusi baina berarekin entrenatu dudan hilabete eta erdian bizkortasun izugarria eta teknika eta jaurtiketa zoragarria dituen jokalatia iruditu zait. Gainera hirugarren mailan ibili izanak esperientzia eman dio eta ez da aurkariekin kokiltzen den horietakoa, ongi etorri Eneko!!! Bestetik, Kristian Arantzamendi ere bueltatu da, aspaldi futbola utzita eduki arren lehen egunean besteko ilusioarekin bueltatu da. Kristian zelai erdirako erreferentzia garrantzitsua da guretzat, goitik oso indartsua da eta area ertzetiki jaurtiketa indartsua dauka. Talde giroa ona sortzeko jokalari ezin hobea eta zelaian dena uzten duen horietakoa da Kristian. Gainera, Iza ordezkatuz aurten bera da gure "aitxitxa", dena den, aitxitxa izatea oraindik urruti daukazu, lehendabizi aita izan behar zara, beraz animo eta ongi etorri zeuri ere!!! Bi hauez gain ez ditzagun ahaztu jubeniletik igotako gazteak: Odei, Aitzol, Egoitz, Koldo eta Peru. Beraiei esker ilusioz beteriko talde konpetitiboa antolatzea lortu dugu. Gainera zeuek zarete Lekeitioren etorkizuna eta aurrean daukazuen aukera beldurrik gabe aprobetxatu. Nire ustez, maila eman dezaketen jokalariak dira eta zaharragoak garenoi gaztetasuna kutsatzen digute. Ongi etorri baita ere Bogdan Vierori, errumaniatik Lekeitiora bizitzera etorii eta taldean barneratu den gazteari. Bogdanek internazionaltasun kutxua ematen digu eta ingelesa praktikatzeko aukera ere bai, ongi etorri Bogdan.

Jarraituz, aurreko urtean geundenok gelditzen gara. Alde batetik "rockero" zaharrak gaude (Xabi, Josu, Alejo, Pello, Txiki, Asier, Egoitz, Iker, Anakabe, Oliba, Imanoltxu eta Olabe) eta bestetik aurten gure taldearen sostengua izango diren hiru jokalari aipatu nahi nituzke: momentu honetan lesionaturik dagoen arren pare bat hilabete barru Ohorezko Mailako zelai erdiko jokalari onena izango den Aitor. Mutil onen ezaugarriak bilatzea oso zaila da, fisikoki izugarria, buruz ondo doana eta teknika apartekoa. Bestetik Pello Arrillaga, bere adinerako (oraindik jubenila da) heldutasun handia duen jokalaria, batzuetan hotza, baina taldeak behar duenean beti agertzen den horietakoa da, gainera, fisikoki gure jokalari onena, bonba bat da, aupa arbol!!! Eta azkenik, lekeitio F.T.ko arribitxia, Xanti. Batean futbolean jakitun bati zera entzun nion: Julen Guerrero ezagutzera eman zenetik ikusi dudan bizkaiko jokalari onena da, momentuz hori esatea gehiegitxo dela iruditzen zait, baina benetan diotsuet Xanti dela gure taldean talento gehien duen jokalaria, gainontzekoa bere esku dago. ANIMO XANTI!!!

Eta azkenik, zuzendaritza Tabero buru duela eta proiektu honen arduradun diren biak zoriondu nahi ditut, zorionak Jon (prestatzaile-jokalaria) eta Xabi (entrenatzailea)!!! Beraiek erakutsi digute izenak baino gehiago balio duela izanak eta guk izen asko eduki ez arren izan gehien dugun taldea gara, horretan ez dut dudarik.

Beraz, hori da aurten daukaguna. Orain jarraitzaileon laguntza behar dugu, badakit Ohorezko milako bazkide kopuru handienetako taldea garela. Jende askorentzat diru asko izan daiteke bazkide egitea baina asteburu bat etxean geldituta urte osorako sarrera dohainik lortu deakezula kontutan izan.

Beraz, 15ean behin larrotegin ikusi nahi zaituztet, larrotegi infernua bihurtu behar dugu gainontzeko taldeentzako eta Lekitxo anomatu behar dugu. Eskerrik asko Lekeitio F.T. bihotzean daramazuen guztioi,

AUPA MANOLO ETA BERE BONBO!!! LEKIIIIIIIIIITXO, IEUP!!!!!