Tuesday, October 17, 2006

ERANDIO - LEKEITIO 1 - 0

Ate-Gorri futbol zelaian 2006ko urriak 12an goizeko 11,15etan

Lekeitioren hamaikakoa: Karni, Akarregi, Zarate, Alejo, Odei, Olabe, Arrillaga, Anakabe, Xanti, Alonso eta Oliba.

Aldaketak: Elorza Akarregiren ordez, Antxon Anakaberen ordez eta Arnaitz Alonsoren ordez

Aurreko asteko porrotaren ostean Lekeitiarrak sentsazio onak berreskuratzera atera dira Ate-Gorriko berdegunera. Erandiok zelaia oso ondo zabaldu du eta baloiaren jabetza berea izan da ia partidu guztian zehar. Aukera argiak izan dituzte bat baino gehiago sartzeko, dena den, karnik geldiketa onak burutuz bertan bera utzi ditu.

Lehen zatian Lekeitiok ere bi aukera garbi huts egin ditu, bietako bat sartu balitz beharbada partidaren emaitza beste bat izando litzateke. Aste honetan behintzat, talde itxura eman dute kostaldekoek eta erasoan gutxi egin arren ez dute berdinketa urruti izan.
LEKEITIO – BERRIZ 0 - 6

Larrotegi futbol zelaian 2006ko urriak 7an arratsaldeko 5etan

Lekeitioren hamaikakoa: Karni, Akarregi, Zarate, Alejo, Odei, Olabe, Arrillaga, Elordi, Xanti, Alonso eta Aboitiz.

Aldaketak: Elorza Akarregiren ordez, Oliba Xantiren ordez eta Anakabe Alonsoren ordez

Gaur arratsaldean larrotegin Lekeitiok izugarrizko jipoia jaso du Berrizen eskutik. Hasiera hasieratik ikusi da kostaldekoek gaurkoan ez zutela burua partidan jarrita. Agresibitate eta aktitude falta larria erakutsi dute. Nahiz eta marrazainen lana ere traketsa izan den, lekeitiokoek ez daukate inongo justifikaziorik erakutsiriko irudiaren aurrean.

Lehenengo zatia 2-0 bukatu ostean, bigarren zatia gogotsu hasi dira kostaldekoak, baina izandako aukera apurrak ez dituzte aprobetxatu eta Berrizek hirugarrena sartu duenean lekeitiarrek besoak jaitsi eta “RIDIKULOA” egin dute.